21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ODIETA

Birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2008ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen borondatezko birzatiketa proiektuaren eta hirigintzako aprobetxamenduaren %10 Udalari dirutan lagatzeko hitzarmenaren espedientea. Gelbentzuko (Odieta) 1. poligonoko 26. lurzatiari dagokio eta Ane Miren Buitrón Zazpe andreak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluak eta hurrengoek, 149 eta 150.ek eta haiekin bat heldu direnek, 25. artikuluak eta 151.ak, 76 eta 74. artikuluei buruz, ezarritako ondorioetarako.

Odietan, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0801387