21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "UAR-16 urbanizatzeko proiektua", UTE Milagro aldi baterako enpresa batasunak sustatua (maiatzaren 26ko 18/1992 Legea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Milagron, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0801193