21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDABIA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, Alkatetazaren urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Toypac Logística, S.L.k industrialdeko 4.1 lurzatian sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendabian, 2007ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0801578