21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Urbanizazio proiektua, 4. poligonoko 756. lurzatian. Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko irailaren 27an eman 317. ebazpenaren bitartez, erabaki zuen behin betiko onestea 4. poligonoko 756. lurzatiko urbanizazio proiektua, Casas y Oficinas el Caracol Verde, S.L.k sustatua.

Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, hilabeteko epean.

Martzillan, 2007ko irailaren 27an.-Alkate-udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0801065