21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak, otsailaren 4an emandako 029/2008 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Arau Subsidiarioetako 7. sektoreko S.7-1 unitatearen xehetasun azterlana, Martzillako Udalak sustatua. Eraikinen bolumenak berrantolatzea eta ekipamenduetarako eremuak eta berdeguneak berriro kokatzea du helburu, industriarako lurzoruaren eskaerari egokitzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Martzillan, 2008ko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0801802