21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Arau Subsidiarioetako 7. sektoreko S.7-1 unitatearen borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Alkatetzaren otsailaren 4ko 030/2008 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Martzillako Arau Subsidiarioetako 7. sektoreko S.7-1 unitatearen borondatezko birzatiketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168, 76 eta 25.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Martzillan, 2008ko otsailaren 4an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0801801