21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

A.R.-1eko U.E.-19 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 28ko 15/2008 Dekretuaren bidez, hasiera batez onetsi da Lodosako Arau Subsidiarioetako A.R.-1 banaketa eremuko U.E.-19 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Quarto de Luna, S.L.k sustatua (IFZ: B-31/707094), Isidro Senosiáin Murillo eta Angel Ibáñez Ceba arkitektoek prestatua, eta 2007ko apirilaren 4an ikus-onetsia (eranskina, 2007ko uztailaren 30ean ikus-onetsi zen eta II. eranskina, berriz, 2007ko abenduaren 17an). Behin betiko onespena baino lehen ondoko alderdiak bete beharko dira: 1.-Oztopo fisiko nahiz zentzumenezkoak kentzeko 4/1988 Foru Legea betetzen dela egiaztatu beharko da gutxitu fisiko eta sentsorialendako plazei dagokienez; 2.-Azterlan geoteknikoa erantsiko da. 3.-Enpresa hornitzaileen aldeko txostenak erantsiko dira. 4.-Urbanizazio proiektuaren testu bategina aurkeztuko da, hau da, aurrekontuarena, memoriena, planoena eta orriena, dokumentu hori onetsiko baita behin betikoz; eta 5.-Urbanizazio proiektuan aurreikusitako azpiegiturei Tenaria enpresaren sarea erantsiko zaie, Foru Komunitatean Ono gisa dihardu-eta; hortaz, proiektuak telefoniako bi sare aurreikusi beharko ditu: Telefónicakoa eta Onokoa; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz. Erabakia aipatu sustatzaileari eta zerbitzuen enpresa hornitzaileei jakinaraziko zaie, eta espedientea jendaurrean edukiko da, arauzko moduan.

Espedientea jendaurrean edukiko da hogei egunez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2008ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0801416