21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Comarca 2 poligonoko 7 eta 10. etxesailetako xehetasun azterlana, M-40 Mobiliario, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze-Galarren, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0801239