II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2008ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arlegiko UE-2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze-Galarren, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0801236