21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Konpentsazio Batzordearen estatutuak, Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Cerro de Valpertunako 1. eremuaren esparruan egin beharreko etxebizitzen eta 18 zuloko golf zelaiaren antolamendua aurrera eramateko. Behin betiko onespena

2008ko urtarrilaren 18an Alkatetzak emaniko 4/08 ebazpenaren bitartez, erabaki zen behin betiko onestea Batzordearen estatutuen proiektua, Udalez Gaindiko Plan Sektorialeko Cerro de Valpertunako 1. eremuaren esparruan egin beharreko etxebizitzen eta 18 zuloko golf zelaiaren antolamendua aurrera eramateko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Fontellasen, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0800947