21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FALTZES

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2008ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, lur honen herri erabileraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batean:

60.576 metro karratu herrilur, 2. poligonoko 1411. lurzatiko Q lurzatikoak (51.349 m²), eta O lurzatikoak (4.660 m²) nahiz P lurzatikoak (4.567 m²), ondoren Motoclub Falces taldeari lagatzeko, motokroseko zirkuitotarako.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Faltzesen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0801186