21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESLABA

Herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa

Eslabako Kontzejuak, 2008ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, herrilurren eta altxonbideen mugapen kartografikoaren espedientea abiaraztea erabaki zuen, lurzatien berrantolamenduaren kariaz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan xedatuari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Eslabako Kontzejuaren bulegoetan edukiko dira jendaurrean.

Interesdunek beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alegatzen ahal dute, idatziz eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz. Horiek Udalaren Idazkaritzan jasoko dira.

Hilabeteko epea egonen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta hamaborzgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik ez da alegaziorik batere onartuko.

Espedientea Eslabako Udalaren Idazkaritzan dago ikusgai.

Eslaban, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0801158