21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROTZ

Mugaketaren gaineko txostena, Errozko (Arakil) 6. poligonoko 43. lurzatian Nueva karrikako 25eko bide publikoaz azterlana egiteko espedientearen barnean. Onespena

Irene Tortajada Fernández hirigintzako abokatuak mugaketaren gaineko txostena egin du, Errozko (Arakil) 6. poligonoko 43. lurzatian Nueva karrikako 25ean dagoen etxebizitzaren ondoan dagoen bidean egin litekeen okupazioaren legezkotasunaz.

Alkatetzak 3. ebazpena eman zuen, 2005eko urtarrilaren 10ean, lizentzia emateko. Obraren zuinketa akta, berriz, Udalaren arkitekto aholkulariak eta Arakilgo Udalaren eta Errozko Kontzejuaren ordezkariek egin zuten 2005eko ekainaren 25ean. Eta horren gainean akordio bat badago, 2005eko ekainaren 10ean sinatua.

Xedea, beraz, ondasun publiko honen mugak argitzea da: bide publikoa, Errozko (Arakil) Nueva karrikako 25ean dagoena, 6. poligonoko 43. lurzatian; hori, Nafarroako Toki Entitateen ondasunen gaineko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 39. artikuluaren ondorioz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharra dago, eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 37. eta ondoko artikuluei jarraitu, Nafarroako toki entitateen eskutan uzten baititu azterlanak egin, mugaketak egin eta ofizioz berreskuratzeko ahalmenak.

Errozko Kontzejuak 2006ko azaroaren 29an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen mugaketa espedienteari hasiera ematea, jendaurreko epean froga aldi bat irekitzeko tramitea beteta. Haren hasieraren gaineko iragarkia aurtengo urtarrilaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, agindua dagoen bezala. Interesdunak ez du ez proposamenik ez alegaziorik egin, ezta dokumentaziorik aurkeztu ere.

Horrenbestez, erabaki da:

1. Onestea Errozko (Arakil) 6. poligonoko 43. lurzatian Nueva karrikako 25ean dagoen etxebizitzaren ondoko bidearen mugaketaren gaineko txostena.

2. Onestea 1590 euroko gastua, gastuak ordaintzeko.

3. Dei egitea alderdiei, kontraturiko arkitektoari eta Arakilgo Udalari, mugaketaren apeoa egiteko datak adostu dizaten, horretarako egindako txostenarekin bat.

4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea eta Kontzejuaren iragarki oholean argitara ematea.

5. Jakinaraztea ukituari, lan talde teknikoari eta Arakilgo Udalari.

Errotzen, 2007ko abenduaren 18an.-Kontzejuko burua, Amalia Rodríguez Lapona.

Iragarkiaren kodea: L0801148