21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELORRIAGA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Elgorriagako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko urtarrilaren 21ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea UU6 eta UU8 unitateen xehetasun azterlana, Eduardo Valcarlos Beroiz arkitektoak prestatu baitu, Alvaro de la Torre Campok Valpirna 2005, S.L.en izenean sustaturik.

Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertzen ahalko du Udal Idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraituz.

Elgorriagan, 2007ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0801127