21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak urtarrilaren 23an emandako 4/2008 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko S-V sektoreko plan partzialeko 14. lurzatiaren xehetasun azterlana (2. unitatea), Carlos Ordóñez Aranguren jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Subjektu pasiboa: Carlos Ordóñez Aranguren. IFZ: 18207309. Iruñeko etorbidea, 82 zenbakia, 31191 Beriain.

Beriainen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0801187