21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasuna azterlana eta hirigintzako lurzatitzea. Hasierako onespena

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 11n egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Erratzuko 55. poligonoko 46. lurzatiaren xehetasun azterlana eta hirigintzako lurzatitzea, Loperena-Portillo Arquitectos, S.L.k prestatua eta Argin 500, S.L.k sustatua. Espres irekitako espedientean ageri da Udalaren zerbitzu teknikoen txostenean adierazitako determinazioekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez bada,

Dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2008ko urtarrilaren 16an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0801013