21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARROITZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2008ko urtarrilaren 14an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Jesús M. García Santamaría jaunak sustaturiko xehetasun azterlaneko aldaketa, 1. poligonoko 602. lurzatiari dagokiona.

Espedientea, ikusgai baitago idazkaritzan, jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Arroitzen, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0800950