21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Determinazio xehakatuetako aldaketa Talluntxe IIko 3. poligonoko 661. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2008ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Talluntxe IIko 3. poligonoko 661. lurzatiko determinazio xehakatuetako aldaketa puntuala, Bitxakor Inversores, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloabeitin, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0801514