21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTSOAIN

Antsoaingo S-T unitateko 4. lurzatia VDR-Mutilva, S.L. enpresari zuzenean besterentzea. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2007ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Antsoaingo ST unitateko 4. lurzatia VDR-Mutilva, S.L. enpresari zuzenean besterentzea behin betiko onetsi zuen; hasierako onespena 2007ko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

"1. Ondareko ondasun hau besterengarria dela deklaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132-1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

ST unitateko 4. lurzatia.

-Deskripzioa: 4. lurzatia, Antsoaingo Udal Planeko S-T sektoreko exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren emaitza, 7.463 m²-koa.

-Iparraldeko muga: C6 lurzatia, bidea izanen dena; hegoaldetik: C9 lurzatia, bidea izanen dena; ekialdetik: C3 lurzatia, bidea izanen dena; eta mendebaldetik: C2 lurzatia, bidea izanen dena.

-Titulua: birzatiketa proiektua, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua.

-Inskripzioa: 3.768. liburukia, 59. liburua, 11. orria, 4.448. finka. 1. inskripzioa."

2. Behin betiko onestea ST unitateko 4. zenbakiarekin deskribatutako lurzatia zuzenean besterentzea VDR Mutilva, S.L. enpresa eskatzaileari, 3.600.000 eurotan, BEZa kanpo, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Justifikatzea komenigarri eta egokia dela zuzenean saltzea bere garaian enkante publikoan erabilitako hasierako prezioan baino garestiago, hura eman gabe gelditu baitzen lizitatzailerik agertu ez zelako.

4. Legezkoa da zuzenean saltzea, Nafarroako Toki Administrazioa arautzen duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.1.b) artikuluak aurreikusten duenez; izan ere, aukera ematen zaie toki entitateei ondareko ondasunak zuzenean saltzeko "enkanteak esleitzen ez direnean lizitatzaileak falta direlako, edo aurkeztutako proposamenak onargarriak ez direlako, baldin eta zuzeneko salmenta baldintza beretan egitea erabakitzen bada eta salneurria hasierako prezioa baino txikiagoa ez bada."

Beste horrenbeste, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 228. artikuluak, honela baitio: "enkantean ondasuna esleitzen ez bada edo lehiaketa esleitu gabe uzten bada, salbuespenez zuzenean besterentzen ahal da, baldin eta baldintza berdinetan egiten bada eta prezioa ez baldin bada lizitazio publikoan ezarritakoa baino txikiagoa.

5. Konpromisoa hartzea, zuzeneko salmentatik ateratzen diren baliabide ekonomikoak ez direla Antsoaingo Udalaren gastu arruntak finantzatzeko erabiliko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 132-4 artikuluaren eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 24. artikuluaren arabera.

6. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, eta honen berri ematea interesdunari eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikukuan aurreikusitako ondorioekin.

Antsoainen, 2007ko otsailaren 1ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0801700