21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTSOAIN

Antsoaingo ST unitateko C-1 lurzatiaren parte bateko zorupearen kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2007ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Antsoaingo ST unitateko C-1 lurzatiaren parte bateko zorupearen kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onetsi zuen, hasierako onespena 2007ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 23an.

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103,1. eta 134. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu; ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

"1. Behin betiko onestea Antsoaingo ST unitateko C1 lurzatiko eremu publikoaren zorupeko azaleraren (586,67 m²) kalifikazio juridikoaren aldaketa, gero zuzenean enpresari besterentzeko. Kalifikazio juridikoaren aldaketak eremu publikoaren zorupean baino ez du eragina, lurzoruaren edo azaleraren kalifikazioak bere horretan baitihardu. Jatorrizko kalifikazio juridikoari eutsiko dio, hau da, jabari publikoko ondasun izaten jarraituko du eta eremu publiko gisa erabiliko da.

2. Behin betiko erabakitzea Gestión Integral de Hostelería Navarra, S.L. enpresari zuzenean saltzea 586,67 m²-ko azalera, hau da, Antsoaingo ST unitateko C1etik ateratzen den lurzatiaren eremu publikoko zorupea; 139.735,31 eurotan salduko da, BEZa kenduta.

3. Saltzen den zorupearen azalera besterengarria dela deklaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132-1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.

4. Lurzatiko zorupearen sailkapen juridikoaren aldaketa egokia eta legezkoa dela justifikatzea, baita ondoren zuzenean besterentzea ere, egintza hauen bitartez:

I.-Antsoaingo udalerriarentzat interes orokorrekoa den hotel jarduera bat ezartzeko besterentzen da, turismoa eta enpresak sustatzen direnez.

II.-Nafarroako Administrazio Publikoak arautzen dituen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.1.c) artikuluan frogatzen da nahikunde horren legezkotasuna; izan ere, aukera ematen die toki entitateei ondareko ondasunak zuzenean saltzeko, besterentzen duten ondasunaren lehia publikoa ezinezkoa edo oso zaila denean, kasu honetan bezala, non ezin baita zorupea enkante publikoan saldu, ezin baita lehia publikorik egon.

5. Aipatu aginduan, Nafarroako Toki Administrazioak arautzen dituen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.1.c) artikuluan, justifikatzea hautatu den esleitzeko modua, zuzenean besterentzea alegia. Orobat, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 134.2 artikuluaren b) atalak aurreikusten duen kasuan; izan ere, orain arte turismo arloko zerbitzurik gabeko udalerri batean turismoa bultzatzen duen hotel establezimendu bat ezartzea baita helburua.

6. Konpromisoa hartzea, zuzenean saldu ondotik eskuratzen diren baliabide ekonomikoak ez direla Antsoaingo Udalaren gastu arruntak finantzatzeko erabiliko, TAFLren 132-4 artikuluari jarraituz.

7. Erabaki honen berri ematea interesdunari eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikukuan aurreikusitako ondorioekin."

Antsoainen, 2008ko otsailaren 1ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0801699