21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

Hirigintzako hitzarmena jendaurrean

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2008ko otsailaren 3an, 020/2008 ebazpena eman zuen, Andosillako Udal Planeko ZA-10 eta ZA-11 unitateak batera kudeatzeko hirigintzako hitzarmena hasiera batean onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2008ko otsailaren 3an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0801893