21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu arrunteko aldaketak. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2007ko ekainaren 14an eta irailaren 27an egin osoko bilkuretan, hasiera batean onetsi zituen 2007ko aurrekontu arrunteko aldaketak. 2007ko irailaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (114. zenbakikoan) eta azaroaren 14koan (142. zenbakikoan) ondoren azaltzen diren aurrekontuko aldaketen hasierako onespenei buruzko iragarkiak argitaratu ziren.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 202.1 eta 214.2 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen haien laburpena:

GASTUAK:

2. kapitulua:

-447 funtzioa: 6. 6047,54 euro.

6. kapitulua:

-121 funtzioa: 7.533,95 euro.

-441 funtzioa: 2.114,05 euro.

-442 funtzioa: 115.333,01 euro.

Guztira: 131.028,55 euro.

DIRUSARRERAK:

7. kapitulua:

-61903: 7.533,95 euro.

-Nafarroako Gobernua: 78.694,00 euro.

8. kapitulua:

-Aktiboen salmenta: 44.800,60 euro.

Guztira: 131.028,55 euro.

Garesen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0801537