21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URRITZOLA

2008ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urritzolako Kontzejukoak, 2007ko abenduaren 22ko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zituen Urritzolako Kontzejuaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta egungo gainerako legeetan ezarritako izapideei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta NafarroakoToki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen denetik, interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Urritzolan, 2007ko abenduaren 31n.-Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0801572