21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2007ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontu arruntean; 488.739,73 euro dira, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraituz, 2008ko urtarrilaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2007ko azaroaren 30eko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Udalaren 2007ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak egiteko espedienteak (guztira, 488.739,73 euroko gastu goititua) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU BEHEITITUAK:

A.-Eragiketa arruntak:

1.-Langileen lansariak: 50.000,00 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 141.000,00 euro.

3.-Finantza-gastuak: 99.639,73 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 75.000,00 euro.

B.-Kapital-eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 16.100,00 euro.

7.-Kapital transferentziak: 125.000,00 euro.

GASTU GOITITUAK:

A.-Eragiketa arruntak:

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 341.639,73 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 6.000,00 euro.

B.-Kapital-eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 16.100,00 euro.

7.-Kapital transferentziak: 125.000,00 euro.

DIRUSARRERA GOITITUAK:

A.-Eragiketa arruntak.

3.-Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 50.000,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 57.000,00 euro.

LABURPENA:

Gastu beheitituak: 381.739,73 euro.

Gastu goitituak: 488.739,73 euro.

Aldea: -107.000,00 euro.

DIRUSARRERA GOITITUAK: 107.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2008ko urtarrilaren 29an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0801526