21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2007ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2007ko azaroaren 30eko osoko bilkuran, kreditu bereziaren eta kreditu osagarriaren espedienteak onetsi zituen Udalaren Ur Batzordearen 2007ko aurrekontu arruntean; guztira, 13.581,98 euro eta 1.000 euro dira hurrenez hurren.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraituz, 2008ko urtarrilaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2007ko azaroaren 30eko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betikoz onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU GOITITUAK:

A. Eragiketa arruntak

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.000,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 13.581,98 euro.

Gastu goitituak, guztira: 14.581,98 euro.

GASTU BEHEITITUAK:

4.-Transferentzia arruntak: 1.000,00 euro.

DIRUSARRERA GOITITUAK:

B. Kapital eragiketak

7.-Kapital transferentziak: 9.507,39 euro.

9.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 4.074,50 euro.

Dirusarrera goitituak, guztira: 13.581,98 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2008ko urtarrilaren 29an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0801525