21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Aldaketen espedientea Castel-Ruiz Kultur Etxearen 2007ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketen espedientea onetsi zuen, Castel-Ruiz Kultur Etxearen 2007ko aurrekontuan; 17.000 euro, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraituz, 2008ko urtarrilaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2007ko azaroaren 30eko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betikoz onetsirik dago eta, 202.3 artikuluari jarraituz, aipatu gaikuntzen iragarkia argitaratzen da, kapituluka laburturik:

GASTU GOITITUAK:

A.-Kapital-eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 17.000,00 euro.

GASTU BEHEITITUAK:

A.-Kapital-eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 17.000,00 euro.

LABURPENA:

Gastu goitituak: 17.000,00 euro.

Gastu beheitituak: 17.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2008ko urtarrilaren 29an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0801523