21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TORRALBA DEL RIO

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2007ko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

GASTUAK:

VI. kapitulua.-Uholdeak hondatutako bideak konpontzea: 61.592,08 euro.

DIRUSARRERAK:

VII. kapitulua.-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza uholdeak hondatutako bideak konpontzeko: 61.592,08 euro.

Torralba del Rion, 2008ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0801328