21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

2007ko azaroaren 7an egino osoko bilkuran hartu zen aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia, eta hura 2007ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntzak:

Guztira, 243.000 euro.

Kreditu bereziak:

Guztira, 408.900 euro.

-Finantzaketa:

Kontusail beheitituak:

Guztira: 300.900 euro.

Dirusarrera berriak edo handiagoak: 351.000 euro.

Azkoienen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, J. Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0801160