21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ODIETA

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa

Odietako Udalak, 2008ko urtarilaren 16an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki du, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:

1. Gastuen kontusail hau sortzea:

Kontusaila: Eltzaburuko hondakindegia moldatzeko obra.

Kopurua: 1 441 60106.

Zenbatekoa: 1.872 euro.

Arrazoia: Eltzaburuko hondakindegiko gastuak ordaindu beharra.

2. Gastuen kontusail hau handitzea:

Kontusaila: Anozibar. Sareak berritzea.

Kopurua: 1 441 60105.

Zenbatekoa: 5.000 euro gehiago, guztira 135.911,41 euro egiten baitu orain.

Arrazoia: hasieran aurreikusitako gastuen gorakada eta partikularren ukipenei dagozkien kalte-ordainak ordaindu beharra.

3. Gastuen kontusail hau handitzea:

Kontusaila: Saneamendua, Udala.

Kopurua: 1 441 622.

Zenbatekoa: 3.000 euro gehiago, guztira 9.000 euro egiten baitu orain.

Arrazoia: hasieran aurreikusitako gastuen gorakada ordaindu beharra

Finantzabideak:

Kreditu berezia sortuko da, dirusarreren kontusail hau handituz:

Kontusaila: Obretarako mailegua. Zenbakia: 91702.

Zenbatekoa: 10.372 euro gehiago, guztira 88.638,79 euro egiten baitu orain.

ALDAKETA EGITEKO PROZEDURA

Udalak espedientea osoko bilkuran hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean edukiko da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, eta 15 eguneko epea izanen da alegazioak aurkezteko.

Aipatu epean alegazioarik aurkeztu ezean, espedientea onetsita geldituko da zuzenean.

Alegazioak aurkezten badira, Udalaren Osoko Bilkurak, hala behar bada, behin betikoz onetsi beharko du espedientea, alegazio horiei buruz egoki juzgatzen dituen erabakiak hartuz betiere.

Odietan, 2008ko urtarrilaren 16an.-Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0801418