21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIRITZA

Aurrekontuko 1/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Ziritzako Udalak, 2007ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2007ko aurrekontu orokor eta bakarrako 1/07 aldaketaren espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik jaso gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 290. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 219. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ziritzan, 2007ko abenduaren 28an.-Alkatea, Rafael Gorostidi Urnieta.

Iragarkiaren kodea: L0800951