21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 27/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 27/2007 espedientea, kreditu berezi bat sortuta.

2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, urtarrilaren 4an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

-Gastu goititua:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 72.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 72.000 euro.

-Gastu beheititua:

6. kapitulua: 72.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 72.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0801230