21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZUELO

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

1 531 60101 Bideak konpontzea uholde ondotik: 33.459,63 euro.

1 531 60102 Cuesta Soria bidea konpontzea: 14.436,76 euro.

DIRUSARRERAK:

75502 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, bideak konpontzea uholde ondotik: 33.459,63 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 14.436,76 euro.

Azuelon, 2008ko urtarrilaren 18an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L0801326