17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Aurizberriko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 3ko 96/2007 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Aurizberriko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Saioa Biurrarena Zugarramurdi, Víctor Manuel Urtasun Barberena, Miguel Angel Moreno Alecha, María Pilar Fagoaga Martiarena eta Francisco Javier Erro Urrutia jaun-andreak Aurizberriko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Aurizberriko Kontzejuari.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0801454