17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Murietako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abuztuaren 31ko 1137/2007 Errege Dekretuaren bidez hainbat udalerritan hauteskunde partzialak egiteko deia egin zen, besteak beste Murietan. Herri horretan hautagai-zerrenda bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Legearen 181.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Lege Organiko horren 182. artikuluko hirugarren lerroaldean ezarritakoari dagokionez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak udal horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Jesús María Martínez de Morentin Berruete, Mariano Izcue Ros, Angel Luis Maeztu Fernández, Jesús Javier Lana Zabala, Ana Isabel Etayo Ortigosa, Estefanía Lana Salinas eta Rebeca Lana Baquedano jaun-andreak Murietako Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Murietako Udalari.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0801452