17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

14/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, errepideko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregular finkoko zerbitzu publikoetan kobratu beharreko gutxienekoa eguneratzen duena.

Ekainaren 30eko 144/2006 Ebazpenaren bidez, errepideko bidaiari-garraio erregular finkoko zerbitzu publikoetan kobratu beharreko gutxienekoak eguneratzea onetsi zen. Gutxienekoa euro batean ezarri zen, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne. Horrez gain, ebazpen horren bidez, tarifa %2,2 igo zen, 2006ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Lurreko garraioen antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 19. artikuluak, abenduaren 27ko 24/2001 Legeak egindako aldaketaren arabera, finkatu du tarifen berrikuspen automatikoa Kontsumorako Prezioen Indizeari eta linea erregularren produktibitateari jarraikiz eginen dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari dagokio bere eskumeneko kontzesioetako gutxieneko prezioak ezartzea.

Ikusita Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuak egindako txostena. Bertan, orain arteko kobratu beharreko gutxienekoa eguneratu zenetik prezioak igo direla kontuan hartuta, kobratu beharreko gutxieneko hori eguneratu behar dela onartu da eta 1,05 eurotan jarri, inguruko autonomia erkidegoetan aplikatutakoarekin berdintzeko.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorreko 22.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei entzun ondoren.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepideko erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregular finkoko zerbitzu publikoetan kobratzeko gutxienekoa 1,05 eurotan ezartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne.

2. Adieraztea kontzesioa hartzen duten enpresek, tarifa berriak aplikatzeko, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eskatu behar diotela taula berriei ikus-onetsia eman diezaiela.

3. Tarifa taula horiek, behar bezala ikus-onetsi ondoren, txarteldegietan ikusgai agertu beharko dutela.

4. Ebazpen honen berri ematea Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 18an.-Garraio zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F0801028