17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

81/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Haren bidez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira 2007. urtean Nafarroako nekazariek jasotako prezioen indizeetan izan diren aldaketak.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharrekoa dela Nafarroako nekazariek 2007an jasotako prezioen indizeen aldaketa-tasei buruzko informazio estatistikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko, zeinak agintzen baitu horiek erabili behar direla Nafarroako toki entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur aprobetxamenduetan egiten dituzten urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2007an Nafarroako nekazariek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 22an.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

2007. URTEAN NEKAZARIEK ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEEN ALDAKETAK

Aldaketak ehunekotan

Oinarria 2000 = 100

-Laboreak: 35,91

-Lekadunak: 20,00

-Patatak: -25,48

-Industria-landaketak: 69,45

-Bazka-laboreak: 9,52

-Frutak: 26,71

-Fruitu lehorrak: -11,49

-Barazkiak: 5,81

-Ardoa: 38,18

.Nekazaritzako produktuak, guztira: 22,69

-Gizentzeko behi azienda: 0,31

-Gizentzeko ardi azienda: -1,97

-Gizentzeko ahuntz azienda: -1,78

-Gizentzeko txerri azienda: -10,27

-Gizentzeko hegaztiak: 9,12

-Gizentzeko untxiak: -15,53

-Esnea: 9,77

-Arrautzak: 28,69

-Artilea: -6,33

.Abeltzaintzako produktuak, guztira: 2,44

.Oihangintzako produktuak, guztira: 0,15

.Kobratutako prezioen orotariko indizea: 11,94

Iragarkiaren kodea: F0801277