17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABAIGAR

Borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2007ko uztailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UA 11 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, baita hura kudeatzeko hirigintza hitzarmena ere, Itziar Alcorta Idiaquez eta Sara Monreal Yábar andreek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Abaigarren, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, M. Clara Gurrea Lanz.

Iragarkiaren kodea: L0800810