17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

HAPOko S-5 sektoreko (Enpresa parkea, Lizarra-Allo NA-122 errepidea) exekuzio unitateen birmugapena. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako HAPOko S-5 sektoreko (Enpresa parkea, Lizarra-Allo NA-122 errepidea) plan partzialean egindako exekuzio unitateen birmugapena, Lizarrako Udalak 2007ko otsailaren 1eko osoko bilkuran behin betiko onetsia. Horren bidez, aipagai dugun banaketa eremuan bi exekuzio unitate bereizten dira.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) eta 143.2 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Prozedura hori behin betiko onesteko gehieneko epea bi hilabetekoa da, jendaurreko aldia bukatzen denetik aitzina; hala, epe hori ebazpenik eman gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Lizarran, 2007ko azaroaren 7an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0800806