17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AGEZA

Oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Santa Agata mendiko iparraldean, 5.545 pinu beltz, 1.926,900 metro kubiko zur lodi eta 214,10 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak; hasierako prezioa: 52.669,00 euro, gehi BEZa.

Proposamenak, gutun-azal itxietan aurkeztuko dira Kontzejuko Idazkaritzan, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Plikak jarraian irekiko dira. Proposamenetan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.-Proposamen ekonomikoa, azkenean eransten den ereduari jarraituz.

2.-Behin behineko fidantzatako %2 utzi izanaren gordekina.

3.-Enpresaren sailkapen agiria.

4.-Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, proposizio egileak bere zerga eginbeharrak eguneratuak dituela dioena, Nafarroako Foru Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesdunen eskura dago, Kontzejuaren Idazkaritzan.

Agezan, 2008ko urtarrilaren 16an.-Kontzejuko burua, José Mary Lerga Senosiáin.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ..........................., helbidea (herria, karrika, zenbakia): ............................., N.A.N. zk.: ..........., pinu beltzez osaturiko lote bakarra saltzeko, Agezako Kontzejuak ......(e)ko .......aren .....eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zuen iragarkiaren berri izanik, honako diru kopuru hau eskaintzen dut: ......... (letraz eta zenbakiz) .......... euro, gehi BEZa.

Era berean, horretarako onetsitako baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0801136