17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, hautaproben bitartez erdi mailako tituludun lanpostuan, prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udaleko Merkataritza Alorrean gertatzen diren beharrak asetzeko

Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2008ko urtarrilaren 22an; hona hemen

OINARRIAK

Lehena.-Deialdia egiten da hautaproben bidez erdi mailako tituludun lanpostuan prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko, Iruñeko Udaleko Merkataritza Alorrean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Diplomatu, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo horren pareko titulua izatea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena.-Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hautatzeko, txosten bat prestatu beharko da eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi ondoko 10 egun naturalean aurkeztu. Epaimahaiaren aurrean irakurri eta aldeztu beharko da, eduki hauek lantzen direla:

-Merkataritza Alorrean egin gogo den jardueraren lerro nagusiak.

-Alor horretan, merkataritza sustatzen diharduen teknikariak bere gain hartu beharreko eginkizun eta erantzukizunak, zehaztuta.

-Merkataritza bultzatzeko proiektu baten proposamena, interesgarria uste duena, hura abiarazi eta jarraipena egiteko beharrezkotzat jotzen dituen helburu eta ekintzak aipatuta.

3.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko dira txostena ahoz azaltzeko tokia, eguna eta ordua.

3.3. Probaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

3.4. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertuko dira.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Bostgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.-Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Merkatuko kalean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Herritarrendako Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena.-Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak jendaurrera aterako du ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plazan, Udaletxearen gibelaldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Zortzigarrena.-Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak haien gaineko ebazpena emanik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira, eta Iruñeko Udaletxeko iragarki oholean jendaurrean jarriko.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena.-Epaimahaia.

9.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Ana Pineda Abel de la Cruz andrea, Toki Ogasuneko eta Merkataritzako zinegotzi eskuordea.

Mahaikidea: Silvia Azpilicueta Rodríguez-Valdés, Merkataritza Alorrreko zuzendaria.

Mahaikidea: Alberto Tomás Royo jauna, Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, esparru orokorreko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Almudena Alonso Arteaga andrea, Merkataritza Alorreko idazkari teknikoa.

9.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

9.3. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

9.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

9.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Hamargarrena.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

10.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian probak gainditu eta prestakuntzarako egoera berezian dauden izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

10.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Lehendakaritzako Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamaikagarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 22an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................, adinez nagusi, NAN/nortasun agiria: ........, jaioteguna: ........., jaioterria ................ (herria/probintzia) .............., nazionalitatea: .........., egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, posta kodea/herria: ............, sakelako telefonoa: ..........

Honako hau azaltzen dut:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskatzen dut:

f Onartua izatea Iruñeko Udalaren zerbitzuko erdi mailako tituludun lanpostuan eta prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, egun honetan: .......

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan azaltzen diren datu pertsonalak Udalak hautapen prozeduran dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9; 31001 Iruña).

Iruñean, 200....(e)ko ...........aren .....(e)an.

(Sinadura)

Oharra.-Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia ekarri.

Iragarkiaren kodea: L0801099