17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Ezkontza zibilak egiteko eskumenen gaineko eskuordetzea

Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2008ko urtarrilaren 14an:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea. Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena,

Ebatzi dut:

Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea, Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumenerako, ezkondu asmokoek hala eskatzen dutenean.

Orkoienen, 2008ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0800725