17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LOS ARCOS

Plan partziala. Hasierako onespena

Los Arcosko Udaleko Alkatetzak, 2008ko urtarrilaren 23an emandako 21. ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Los Arcosko Udal Plan Orokorreko SR-2 bizitegi sektoreko plan partziala.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Los Arcosen, 2008ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0801166