17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AGEZA

Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Iguzkitzako Kontzejuak, 2008ko urtarrilaren 16ko Kontzeju Batzarrean, hasiera batean onetsi zuen Agezako Kontzejuaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Agezan, 2008ko urtarrilaren 17an.-Kontzejuko burua, José Mary Lerga Senosiain.

Iragarkiaren kodea: L0801135