17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Dirubilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Dirubilketaren Atala. Iragarkia, ondasunak adjudikazio zuzenaren bidez besterentzeko.

Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak 2007ko ekainaren 1ean emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena (2007ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, irailaren 7koa).

Zorduna: Ignacio Aldaz Ezcurra jauna, NAN/IFZ 015808841 K.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak iragarri du ondotik zehazten diren ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2008ko martxoaren 13ko 14:30era arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 4, 1. solairua). Eskaintzak martxoaren 14an, 9:30ean irekiko dira, leku berean.

2. Ez da gutxieneko kopururik finkatu eskaintzetarako.

3. Eskaintzak kartazal itxi batean aurkeztuko dira, honakookin batera:

-Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, IFZ/IFK, helbidea, eskaintzaren xede den lotearen identifikazioa eta eskainitako prezioa.

4. Bermea: bat ere ez.

5. Posturarik hoberenean gutun-azal itxian aurkeztu eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badute, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna adjudikaziorako, 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza deusetan galarazi gabe.

6. Kartazalak ireki ondotik, bertan dauden parte-hartzaileek eskaintzak hobetzen ahal dituzte gutxieneko prezioaren %1eko tarteez baliatuz.

-Lote bakarra: 1.000,00 euro.

7. Interesdunei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein momentutan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze-korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira. 2007ko azaroaren 26an Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak exekuzio honen xedea den erregistro-finkaren enkantea egitea erabaki zuen, Banco de Vasconia, SAk sustatutako 285/2007 Exekuzio hipotekarioaren bitartez, 2008ko otsailaren 21ean egin beharrekoa. Exekutatu beharreko hipoteka 7. zenbakiarekin inskribatuta dago. Hipoteka hori lehentasunezkoa da exekuzioaren xede den enbargoarekiko eta prozedura hipotekarioan eginen den esleipenak ondorengo karga guztiak deuseztatuko ditu. Enkante Mahaiak enkantea bertan behera uzten ahalko du, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak egindako exekuzio hipotekarioaren emaitzari erreparatuta.

8. Adjudikazio-hartzaileak beharturik daude adjudikatzean bertan edo bost eguneko epean lotea adjudikatzeko prezioa pagatzera. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren karga eta zamak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota dira, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi horretarako askitzat ematea errematearen prezioa.

9. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko zamak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, adjudikazio-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

10. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari adjudikatzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

11. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean erregistroko titularrak ez beste inor bizi denik.

13. Hona hemen zuzenean esleituz besterendu nahi diren ondasunen eta haien gaineko zamen ezaugarriak. Pasatutako denbora kontuan hartuta, hartzekodun lehentasunezkoek adierazitako zenbatekoetan aldaketak egon litezke.

-Lote bakarra.

Erregistroko datuak: 29597 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2834. liburukia, 397. liburua, 66. orria. Planoko U15-2-5B lurzatia, Eguesibarko "Gorraizko Jaurerria" izeneko exekuzio unitateko konpentsazio proiektuko U. 14.A, U. 14.B, U. 14.C, U. 15.2 eta C. 9 unitateen elkarketak osatutako lurzatiaren zatiketaren ondoriozkoa, familia bakarreko etxebizitzarako. Haren eremua zazpiehun eta hogeita bost metro eta berrogeita hamasei dezimetro karratukoa da eta gehieneko eremu eraikigarria berrehun eta berrogeita bi metro eta hirurogeita lau dezimetro karratukoa. Lurzati horren zati batean eraikin hau eraiki da: familia bakarreko etxebizitza bakartua, sotoa, beheko solairua eta teilatu azpiko solairua dauzkana, Aldabarren kaleko 25ean. Orubeak berrehun eta hogeita hamazazpi metro eta hirurogei dezimetro karratu hartzen ditu beheko solairuan.

Katastroko datuak: 13. poligonoa, 780. lurzatia, 2. azpieremua, 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri unitateak.

Titulartasuna: Blanca Amelia Martínez Zabalza andrearekin ezkondua dagoen Ignacio María Aldaz Ezcurra jaunaren izenean dago, ezkontza-sozietaterako salerosketa gisa.

Dirauten zamak:

-Birzatiketa Araubide Juridikoaren menpe dago, 26.425 finkaren lehen inskipzioan, 2379. liburukian, 259. liburuan, 169. orrian, 1995eko ekainaren 22an ageri denaren arabera.

-Saltzeko baldintzetan erregezko karga gisa kargatuta dago, Eguesibarko Udalak ezarritako baldintza agiriaren arabera.

-Hipoteka Banco Guipuzcoano, S.A. bankuaren alde, 2002ko apirilaren 23an hartua. José Miguel Peñas Martín notarioaren aurrean eman eskrituraren bidez aldatu eta handitu zen, 2002ko irailaren 23an. Printzipala 430.000,00 eurokoa da. Interesen tasa %15ekoa urtean. Berandutze interesak kapitalaren gainean %20koak dira denbora bererako. (Berandutze interes horiek alternatiboak dira eta diru bidezko interesak biltzen ditu. Horregatik, edozein interes motagatik, gehieneko erantzukizuna %20koa izanen da urtean, bi urteko maileguaren kapitalaren gainean). 21.500 kostetarako eta gastu judizialetarako edo bermea zaintzeko, horrelakorik bada. 2007ko abuztuaren 20an entitate horrek jakinarazi du "aipatu hipotekaren zenbatekoa 379.892,24 eurokoa dela, ondoren ageri den xehekapenaren arabera, eta zenbateko horri gehitu beharko zaizkiola zorra kitatu bitartean sorrarazten diren interesak, bai eta dagokion kostu judizialak ere: 377.413.67 euroko amortizatu gabeko kapitala, 929,25 euro iraungitako eta ordaindu gabeko kapitalagatik, 1497,61 euro iraungitako eta ordaindu gabeko interes arruntengatik, 33,71 euro iraungitako eta ordaindu gabeko berandutza interesengatik eta 18 euro iraungitako eta ordaindu gabeko gastuengatik". Halaber, 2007ko apirilaren 4an, kostu eta gastutako kontzeptuan ordaindu beharreko zenbatekoari buruz, Banco Guipuzcoano, S.A.k adierazi zuen "...kostu eta gastuetarako gehienez ere 21.500 euro adostu dira, hirugarrenen kaltetan. Oraindik ordaindu gabea guztira, 401.392,24 euro.

-Hipoteka Banco de Vasconia S.A. bankuaren alde, 2003ko otsailaren 13an inskribatua. Hori zela eta, seigarren inskripzioa egin zen honako hauek estaliko dituena: a) bermatutako kreditu kontu bereziaren zenbateko osoa ixtean, gehienez ere 180.000 euro. b) bi urteko berandutze interesak, kreditu kontu berezia ixtetik %11n sortzen direnak; c) beste 27.000 euro, kosta eta gastuengatik. Anastasio Herrero Casas notarioak baimendu zuen eskritura, Iruñean, 2002ko azaroaren 28an. 2006ko irailaren 18an, bankuak adierazi zuen 156/00003-57 gehieneko hipoteka bertan behera utzi dela (baina jabetza erregitroan indarrean dagoela) eta lotutako arrisku bizirik gabe.

-Hipoteka, Banco de Vasconia S.A. bankuaren alde, 2004ko urtarrilaren 16an inskribatua. Hori zela eta, zazpigarren inskripzioa egin zen honako hauek estaliko dituena: a) printzipalaren ondoriozko obligazioaren zenbateko osoa, 180.000 euro; b) bi urteko interes arruntak, %8,375eko gehieneko tasan; c) bi urteko berandutze interesak, %12,365eko gehieneko tasan; d) eta beste 27.000 euro kostu eta gastuetarako. Javier Deán Rubio notarioak baimendu zuen eskritura, Iruñean, 2003ko abenduaren 29an. 2007ko apirilaren 3an saldo ordaindugabea 168.039,51 eurokoa da.

-"A" letrako Enbargoaren aurreneurrizko idaztoharra, Nafarroako Foru Komunitatearen alde 2004ko uztailaren 1ean egindakoa, 2007ko urtarrilaren 22an bukatutakoa, eta jabetza-erregistroan inskribitua ez dagoena. Eduki ekonomikorik gabe.

-"B" letrako Enbargoaren aurreneurrizko idaztoharra, 2005eko otsailaren 25ean egindakoa eta "C" letrakoa, 2005eko uztailaren 27an egindakoa, biak Gizarte Segurantzaren diruzaintza orokorraren alde. 2007ko apirilaren 2an, diruzaintzak adierazi zuen idaztohar bakoitzarekin bermatutako zorren saldoak ondoko hauek direla:

-"B" letrako enbargoa: 22.954,09 euro oraindik ordaindu gabe.

-"C" letrako enbargoa: osorik ordaintzeko.

Bi idaztoharrekin bermatutako zorren zenbatekoa guztira 50.697,92 eurokoa da.

-Eguesibarko Udalak, enbargatutako higiezinaren Hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 531,22 eurokoa da, 2005eko eta 2006ko ekitaldietakoa.

Enkantea 2005eko ekainaren 2ko enbargorako diligentzia beteta egin da, Agoizko Jabetza Erregistroan 2005eko urriaren 3an idatzia, "D" letrarekin.

14. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 7an.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0801395