17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru Legeak eta Legegintzako Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA. Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk ezartzen dituen urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legea.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legean akats bat atzeman da. Legea 2008ko urtarrilaren 26ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horrenbestez, ondoko zuzenketa hau egin da aipatu foru legean:

923. orrialdean, urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legeko azken xedapenetako bigarreneko bigarren idatz-zatiko hirugarren lerrokadan,

Ondokoa dio:

"-Hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hogeita bigarren idatz-zatiak".

Honakoa behar du:

"-Hogeita batgarren, hogeita bigarren eta hogeita zortzigarren idatz-zatiak".

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Parlamentuko lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F0801593