17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2112/2007 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, landare ugalketarako material identifikatua lortu eta merkaturatzeko Nafarroan hainbat hazi-hornitegi berirrentzat baimena ematen duena, hazi-hornitegi horiek Oihanetako Ugaltzeko Materialen Erregistro eta Oinarrizko Materialen Katalogo Nazionalean sartzeko tramitazioa eginez, bidenabar.

Martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuak, 2003ko martxoaren 8ko 58. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, Kontseiluaren 1999ko abenduaren 22ko 1999/105/EK Zuzentaraua bereganatu zuen. Zuzentarau hark aurreko europar zuzentarauak bategin eta eguneratu zituen, bai eta haien ondoriozko ministerio aginduak ere. Arau horiek guztiak eta oihanetako ugaltzeko materialei buruzko 1356/1998 Errege Dekretua indargabetu ditu arau berri honek.

Nafarroan hazi-hornitegi berriak baimentzearen helburua da Nafarroan oihanetako ugaltze materiala ekoizteko eta merkaturatzeko oinarrizko material identifikatu gehiago eskura izatea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuan aurreikusiriko helburuen arabera, ondorengo oihan espezietako Nafarroako hazi-hornitegien zerrenda onestea:

Abies alba Mill.

Alnus glutinosa Gaertner.

Acer pseudoplatanus L.

Arbutus unedo L.

Betula alba L.

Carpinus betulus L.

Ilex aquifolium L.

Juglans nigra L.

Juniperus phoenicea L.

Prunus avium L.

Pinus halepensis Mill.

Quercus humilis Mill.

Quercus ilex L.

Quercus pyrenaica Wild.

Robinia pseudoacacia L.

Sorbus aucuparia L.

Taxus baccata L.

Tilia platyphyllos Scop.

2. Nafarroako hazi-hornitegi berrien zerrenda, horien gaineko datuen laburpenarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

3. Ingurumen Ministerioko Biodibertsitatearen Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan Nafarroako hazi-hornitegiak Oinarrizko Materialen Katalogo Nazionalean sartzeko tramiteak egitea, errege dekretuaren X. eranskinaren arabera prestatutako datu arau-emaileak erabiliz, mota identifikatuko ugalketa materialak, oihangintzan erabili beharrekoak, eskura izate aldera.

4. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Ministerioko Biodibertsitaterako Zuzendaritza Nagusira, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusira eta Oihanak Kudeatzeko Atalera.

Iruñean, 2007ko urriaren 30ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

NAFARROAKO HAZI-HORNITEGIEN BIGARREN ZERRENDAREN HARRERA FITXEN LABURPENA

Abies alba Mill.

1.-Mendebaldeko Pirinioak NA-031/01/01 Sartze Nafarroa Sartzeko izeidia 9,8 656299 4744646 30 730-870 FS A

1.-Mendebaldeko Pirinioak NA-031/01/02 Otsagabia Nafarroa Origaratea (Irati) 103,0 659758 4759726 30 1000-1300 FS A

1.-Mendebaldeko Pirinioak NA-031/01/03 Urzainki Nafarroa Urralegi 7,5 668732 4744222 30 775-975 FS A

Alnus glutinosa L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-054/06/01 Baztan Nafarroa Belaiberri (Aritzakun) 76,0 628895 4790174 30 250-350 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-054/06/23 Lantz Nafarroa Lanzko erreka 17,0 612797 4761836 30 590-650 FS A

7.-Naf. eta EAEko mendiak NA-054/07/03 Zuñiga Nafarroa Las Tasuberas 11,0 559831 4726266 30 520-530 FS A

Acer pseudoplatanus L.

8.-Pirinio ardatza NA-576/08/01 Esteribar Nafarroa Urkiagako mendatea (Eugi) 2,0 621330 4763620 30 775-840 FS A

Arbutus unedo L.

7.-Nafarroako eta EAEko mendiak NA-068/07/01 Lana Nafarroa Lokiz mendia 2100,0 561010 4728264 30 550-850 FS A

7.-Nafarroako eta EAEko mendiak NA-068/07/02 Zuñiga Nafarroa Peñamayor-Valderrota 460,0 559822 4726282 30 550-830 FS A

Betula alba L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-073/06/01 Zubieta Nafarroa Malkorra 128,0 600862 4776391 30 250-375 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-073/06/02 Luzaide Nafarroa Bixikarreta 62,4 637891 4772927 30 375-525 FS A

Carpinus betulus L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-098/06/01 Igantzi Nafarroa San Juan Xar 3,0 605353 4785533 30 125-175 FS A

Ilex aquifolium L

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-065/06/01 Ultzama Nafarroa Otsamendi erreka (Eltzaburu) 27,3 604984 4763127 30 530-580 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-065/06/02 Goizueta Nafarroa Pagolleta 89,7 599879 4787939 30 550-750 FS A

8.-Pirinio ardatza NA-065/08/01 Orbaitzeta Nafarroa Orion 27,0 647918 4763898 30 900-975 FS A

Juglans nigra L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-275/06/01 Donamaria Nafarroa Txarutako erreka 0,5 608438 4772803 30 250-300 FS NA

Juniperus phoenicea L.

7.-Nafarroako eta EAEko mendiak NA-039/07/01 Tafalla-Leotz Nafarroa Pozuelo 90,0 612524 4710628 30 500-600 FS A

Prunus avium L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-095/06/01 Donamaria Nafarroa Itxundegi (Igurin) 6,0 608593 4773870 30 300-450 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-095/06/02 Donamaria Nafarroa Aranburu (Gaztelu) 18,0 610387 4774436 30 350-500 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-095/06/03 Beintza-Labaien Nafarroa Ortxaneko borda 40,0 602151 4770903 30 400-525 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-095/06/04 Beintza-Labaien Nafarroa Telleriako borda 35,0 602126 4771844 30 300-480 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-095/06/05 Zubieta Nafarroa Urdanola 2,6 602025 4775271 30 300-325 FS A

Pinus halepensis Mill.

4.-Bardea-Ribagorza NA-024/04/01 Errege Bardea Nafarroa Caídas de la Negra 551,0 637846 4657590 30 400-550 FS A

4.-Bardea-Ribagorza NA-024/04/02 Zarrakaztelu,

Murillo el Cuende,

Melida Nafarroa Nafarroako Erretenaren pinudia 619,0 626251 4690226 30 400-450 FS A

4.-Bardea-Ribagorza NA-024/04/05 Xabier Nafarroa El Rinconaz 80,0 638134 4702072 30 560-670 FS A

Quercus humilis Miller

6.-EAE eta Nafarroa

(Burunda-Basaburua-Ultzama) NA-243/06/01 Irañeta Nafarroa Irañetako hariztia 10,0 586979 4751035 30 600-700 FS A

6.-EAE eta Nafarroa

(Burunda-Basaburua-Ultzama) NA-243/06/07 Txulapain Nafarroa Aldabe (Beltzuntze) 84,0 607972 4751524 30 550-750 FS A

Quercus ilex L.

4.-Pirinioaurrea NA-045/04/01 Artzi Nafarroa Peñaroya (Lakabe) 60,0 635342 4748356 30 625-975 FS A

3.-Ebro garaia NA-045/03/06 Beriain Nafarroa Kiroldegia 0,5 611573 4733047 30 470 FS A

3.-Ebro garaia NA-045/03/07 Añorbe Nafarroa El Monte 11,0 606139 4720729 30 550-630 FS A

Quercus pyrenaica Willd.

E.-Aralar-Bidasoa NA-043/E/01 Zubieta Nafarroa Agerregi 13,1 601729 4774237 30 450-525 FS A

E.-Aralar-Bidasoa NA-043/E/02 Basaburua Nafarroa Amezti (Orokieta) 14,7 601240 4764190 30 610-770 FS A

5.-Kantauriko mendil. (Egaren goi-ibarra) NA-043/05/01 Cabredo Nafarroa Camino de Arciara 79,3 546538 4721576 30 650-770 FS A

Robinia pseudoacacia L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-092/06/01 Ezkurra, Eratsun,

Saldias, Zubieta,

Ituren, Elgorriaga Nafarroa Ezkurra erreka 30,0 594416 4770908 30 130-575 FS A

Sorbus aucuparia L.

7.-Nafarroako eta EAEko mendiak NA-378/07/04 Irañeta Nafarroa Buztiñeta 7,5 586789 4751207 30 535-640 FS A

Taxus baccata L.

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-014/06/03 Goizueta Nafarroa Pagolleta 89,0 600461 4787163 30 530-700 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-014/06/05 Bertizarana Nafarroa Bagola (Bertiz) 5,0 614002 4784151 30 500-650 FS A

6.-Naf. eta EAEko mendiak eta kostaldea NA-014/06/29 Ergoiena Nafarroa Putxerri (Unanu) 2,0 577045 4758161 30 1250-1300 FS A

8.-Pirinio ardatza NA-014/08/01 Jaurrieta Nafarroa 18. Fazeria Erremendia 14,0 648408 4746800 30 1200-1250 FS A

Tilia platyphylos Scop.

8.-Pirinio ardatza NA-377/08/01 Izaba Nafarroa Belabarze 16,0 671878 4748092 30 1030-1250 FS A

Iragarkiaren kodea: F0801031