17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

227/2007 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikasketak egiteko hamasei lizentzia emateko deialdia onesten duena. Lizentzia horiek 2008-2009 ikasturterako dira eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakaskuntzako funtzionarioendako edo langile finkoendako.

Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu ikasketak egiteko hamasei lizentzia emateko deialdia onestea. Lizentzia horiek 2008-2009 ikasturterako dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako langile finkoendako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasketak egiteko hamasei lizentzia emateko deialdia onestea. Lizentzia horiek 2008-2009 ikasturterako dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako langile finkoendako. Hona hemen arauak:

ARAUAK

Lehenbizikoa.-Modalitateak eta lizentzien banaketa.

1. Ikasketak egiteko hamasei lizentzia emateko deialdia onesten da. Lizentzia horiek 2007-2008 ikasturterako dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakaskuntzako funtzionarioendako edo langile finkoendako. Modalitate hauek izanen dira:

A) Ikasketa akademikoak:

A. 1) Modalitate honetan azken ikasmaila egin nahi dutenek hartzen ahalko dute parte, baldintza hauek betetzen badituzte: azken ikasmailan ikasgairik ikasi ez izana eta aurreko ikasmailetatik gehienez ere bi ikasgai izatea gainditzeke.

A. 2) Doktore-tesia, irakasten den arloari edo burutzen den eginkizunari lotua.

A. 3) Masterra edo graduatu ondoko ikasketak, unibertsitateek abalatuak, irakasten den edo eginkizuna burutzen den arloari lotuak.

B) Hezkuntza Berriztapenaren Proiektuak. Ahal dela, ondoko gai hauei buruzkoak izanen dira:

-Balioetan oinarritutako hezkuntza; ikastetxeetan bizikidetzako liskarrei aurrea hartzea edo, sortutakoan, konpontzea da helburu nagusia.

-Hezkidetza, hezkuntza sisteman hezkidetzaren eta generoaren ikuspegiak sartu eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunerantz aurreratzeko.

-Irakasleen lan baldintzak: laneko osasuna, lana eta familia-bizitza bateratzea, laneko arriskuei aurrea hartzea edo lan eritasunak, berdintasuna.

-Irakurtzeko planak, eskoletako liburutegiak.

-Atzerriko hizkuntzen didaktika eta, bereziki, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako irakaskuntzako hizkuntza ingelesa izaten hasteko didaktika.

-Ikastetxeetako antolamenduaren, metodologiaren edo ebaluazioaren alorretako proposamenak.

-Ikastetxeetako kalitatea, etengabeko hobekuntzarantz.

-Ikasleen aniztasunari arreta egitea, tutoretza eta ikastetxeetako hezkuntza orientazioa sustatu eta hobetuz.

-Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikaskuntzan eta irakaskuntzan aplikatzea eta horiek erabiltzeko esperientzia eta metodo berriak ikertzea.

-Hizkuntza murgilketarako ikasgeletan gaitasuna garatzeko proiektuak.

-Curriculum material esperimentalak garatzea, lehen eta bigarren hezkuntzan oinarrizko gaitasunak garatzerakoan neskatoen eta mutikoen arteko diferentziak kontuan hartzen dituztenak.

-Ikasketak eta karrera aukeratzerakoan neskatoen eta mutikoen arteko diferentziak orekatzen dituen lanbide orientazioa.

-Irakaskuntzan eta ikaskuntzan autonomia garatzeko jokabideak: ikasten ikastea.

-Hezkuntzari buruzko Lege Organikoko eskumenen esparruan, arloak eta etapak programatu eta materialak garatzeko proposamena.

2. Ikasteko lizentziak honela banatuko dira:

A. 1 modalitatea: hiru lizentzia.

A. 2 modalitatea: hiru lizentzia.

A. 3 modalitatea: hiru lizentzia.

B modalitatea: zazpi lizentzia.

Halaber, haietariko sei banatuko dira Maisu-Maistren Kidegorako (A-1 modalitateko bi, A2 modalitateko bat eta B modalitateko hiru); sei Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleendako eta katedradunendako (A2 modalitateko bi, A3 modalitateko bat eta B modalitateko hiru); eta lau Lanbide Heziketako irakasle teknikoendako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko maisu-maistrendako (A1 modalitateko bat, A3 modalitateko bi eta B modalitateko bat).

Hasiera bateko erreserba horren ondoren, lizentziaren bat eman gabe gelditzen bada, puntuaziorik handienean oinarrituriko orotariko irizpideari jarraituko zaio.

3. Lizentziaren bat eman gabe gelditzen bada, B, A.1, A.2 eta A.3 modalitateetako eskatzaileei emanen zaie, ordena horretan, lortzen diren puntuazioen arabera.

Bigarrena.-Ikastekak egiteko lizentzien iraupena.

Ikasketak egiteko lizentziak urtebetekoak edo lau hilabetekoak izaten ahalko dira, data hauen arabera:

1. Urte bateko lizentzia: 2008-2009 ikasturte osoa hartuko du, 2008ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra bitarte.

2. Lauhileko bateko lizentzia: 2008-2009 ikasturteko lehena edo bigarrena. Ondoan ematen dira hasteko eta bukatzeko datak:

Lehenbiziko lauhilekoa: 2008ko irailaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra.

Bigarren lauhilekoa: 2008ko martxoaren 1etik 2009ko ekainaren 30era.

Hirugarrena.-Hautagaiak.

1. Ikasketak egiteko lizentziak eskatzen ahal dituzte, deialdi honetan, Hezkuntza Departamentuari atxikitako unibertsitatez kanpoko edozein ikastetxe publikotan diharduten irakaskuntzako funtzionario edo lan-kontratatu finkoek, unibertsitatean ari ez badira.

2. A.2 modalitatera unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako funtzionarioak eta unibertsitatez kanpoko lan-kontratudun finkoak aurkezten ahalko dira, haien titulu akademikoa doktoretza ez bada.

Laugarrena.-Betebeharrak.

Honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Eskabidea aurkeztean eta 2007-2008 ikasturtean jardunean edo zerbitzu berezietan egotea.

b) Gutxienez ere karrerako irakaskuntzako funtzionario gisa edo lan-kontratudun finko gisa bost urteko antzinatasuna izatea. Horretarako, ikasturte hau aintzakotzat hartuko da.

c) Ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuak edo beste edozein administraziok, dela Estatukoa, dela autonomia erkidego batekoa, emandako lizentzia bat lehenago hartu ez izana.

d) A.1 modalitateko eskatzaileek, ikasketetarako urtebeteko lizentzia bat eskuratzeko, aurreko ikasmailetako gehienez ere urtebeteko bi ikasgai izan beharko dituzte gainditu gabe, 2008ko uztailaren 1ean ziurtaturik, eta azken ikasmaila osatzen duten ikasgai guztiak egin beharko dituzte.

e) A.2 modalitatea eskatzen dutenek, kasuko doktoretza programako 32 kredituak gaindituak izan beharko dituzte, eta, gainera, Ikertzeko Gaitasuna aitortua edo Ikasketa Aurreratuen Agiria. Horretaz gain, tesia egin behar duten unibertsitateko Doktoretza Batzordeak tesi proiektua onetsia izan beharko du.

f) A.3 modalitateko eskatzaileek, urtebeteko lizentzia bat eskuratzeko, frogatu beharko dute graduatu ondoko masterrek edo unibertsitate-ikasketek gutxienez ere 50 kreditu dituztela eta unibertsitateek abalatzen dituztela.

g) B modalitateko eskatzaileek proiektuaren koordinatzaileak izan behar dute eta proiektuan irakasle laguntzaileen zerrenda bat eman, haien parte hartzea proiektuaren faseetan zehaztu eta hori bermatu beharko dute

h) Hautaturiko proiektuaren koordinatzaileak hartuko du ikasketetarako lizentzia.

Deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak eskabideak aurkezteko zazpigarren arauan epea bukatzen diren egunean bete beharko dira, A1 modalitatean parte hartzea eskatzen dutenen kasuan izan ezik, kasu horretan, behin-behinekoz emana izanez gero, 2008ko uztailaren 5a izanen baita ziurtagiria aurkezteko mugaeguna.

Bosgarrena.-Eskaerak eta dokumentazioa.

1. Deialdiaren xede diren ikasketa lizentzietarako hautagaiek modalitate bakar baterako, A edo B, aurkeztu beharko diote eskabidea, eta 2008-2009 ikasturteko denboraldi bakar baterako, urtebete edo lau hilabete, Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariari (Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia, Santo Domingo aldapa, zk.g, 31001 Iruña), Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako idazkaritzan eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean atzematen ahal den ereduari jarraituz.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean itxitako zerbitzu-orria edo zerbitzuen ziurtagiria. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz gaineratuko ditu atal honi dagozkion merezimenduak.

b) Lizentzialdian burutu nahi den ikasketa proiektua edo berrikuntza proiektua, deialdi honen I. eranskineko eskemari jarraituz.

c) Eskatzailearen espezialitateko gaiarekin zerikusia duten eta hark aipagarritzat jotzen dituen ikasketa nahiz lan merezimenduen frogagiriak. Merezimendu horiek egiaztatzeko, deialdi honetako II. eranskineko baremoan zehazten diren agiriak erabiliko dira.

d) Zinpeko adierazpena, deialdi honetako hirugarren arauan edo hirugarren arauaren c) atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen direla dioena.

2. Aurkezten diren agiri guztien zerrenda datatu eta sinatua aurkeztu beharko da, agiriak baremoan agertzen den ordenaren arabera zenbakituz.

3. Oker materialik edo egitatezko okerrik izanez gero edonoiz zuzentzen ahalko dira, bai ofizioz, bai doakionak hala eskatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 105.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Seigarrena.-Eskabideak nori igorri eta non eta noiz aurkeztu behar diren.

1. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkidearari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

2. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zazpigarrena.-Hautapen organoa.

1. Honako kide hauek osatuko dute izangaiak hautatzeko batzordea:

Mahaiburua:

Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordeko kideak:

Irakasleen Prestakuntza atalburua edo berak izendatzen duena.

Programen Bulegoko burua.

Irakasleen Laguntza Zentroen Bulegoko burua.

Irakasle ez-unibertsitarioen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Zortzigarrena.-Hautatzea.

1. Aurreko arauan aipatzen den Hautaketa Batzordeak arau honetako hurrengo ataletan ezartzen diren prozedura eta epeen arabera hautatuko ditu 2008-2009 ikasturtean ikasketak egiteko lizentzia izanen duten irakasleak.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean eta zuzendaritza nagusiaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu eta bost egun naturaleko epea irekiko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko.

3. Hautapen Batzordeak erreklamazioak aztertu ondoren, horrek Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari proposatuko dio deialdi honetako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez, onets dezan. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoko iragarki oholean eta zuzendaritza nagusi horren webgunean argitaratuko da.

4. Eskabide onartuak II. eranskineko baremoaren arabera aztertu eta baloratuko ditu Batzordeak. Eskatzaile bakoitzak lorturiko puntuen arabera, batzordeak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira ebazpen proposamen bat igorriko du, 2008-2009 ikasturtean ikasketak egiteko lizentzia bat hartzeko hautatuen behin-behineko zerrenda bilduko duena, eta zazpi egun naturaleko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita. Zerrenda puntuazio osoaren arabera antolatuko da. Behin-behineko hautatuen artean berdinketarik gertatuz gero, irizpide hauek erabiliko dira hura hausteko:

1. Nork puntuazio altuagoa baremoko 1. atalean.

2. Nork puntuazio altuagoa baremoko 2.1. atalean.

3. Nork puntuazio altuagoa baremoko 3. atalean.

5. II. eranskineko 1. atalean ezarritako baremoan gutxienez ere 5 puntu lortzea, eta gutxienez 12 puntu baremo horretako 2., 3., 4. eta 5. ataletan.

6. Hautapen Batzordeak erreklamazioak aztertu ondoren, horrek berriro jakinaraziko dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari 2008-2009 ikasturtean ikasketetarako lizentzia bat hartzeko hautaturiko irakasleen behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez, argitara dezan. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoko iragarki oholean eta zuzendaritza nagusi horren webgunean argitaratuko da. A1 modalitatearen kasuan zerrenda behin-behinekoa izaten ahal da, eta ikasketen ziurtapenak aurkeztearekin emanen litzateke behin betikoa.

Bederatzigarrena.-Ukoak.

1. Aurreko arauko 4. idatz-zatian erreklamazioak aurkezteko ezarritako epe berean, hautagaiek ukamena aurkezten ahalko dute. Behin betiko destinoa beste autonomia erkidego batean erdiesten baldin bada, uko egitea nahitaezkoa izanen da.

2. Ukoak hautapen batzordera igorriko dira idatziz eta Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.

Hamargarrena.-Deialdiaren ebazpena.

1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen du deialdi honen ebazpena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko den ebazpen baten bidez.

2. Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Zuzendaritzak jakinaraziko die izangaiei ikasketak egiteko lizentziak emateari buruzko behin betiko ebazpena.

3. Deialdi hau bukatutzat eman ondoren, ikasketak egiteko lizentzien ukorik ez da onartuko, salbu eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak aztertu eta larritzat jotzen duen kasurik gertatzen baldin bada, eta hautaketa batzordeak txostena egin ondotik, edo, orobat, izangaia batera aukeratua izan edo baldin bada zerbitzu eginkizunetako plaza baterako aldi baterako kanpo-atxikipenerako. Kasu horietan, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, zerbitzuaren beharren arabera, haren gaineko ebazpena emanen da proposamenen sarrerako hurrenkeraren arabera.

Horrelako kasu bat gertatuz gero, lizentzia besterik gabe pasatuko zaio modalitate horretako hurrengo izangaiari. Inor ez balitz, lehenbiziko arauaren hirugarren puntuak xedatzen duenari men eginen litzaioke.

Hamaikagarrena.-Urratsez urratseko txostena eta bukaerako memoria.

Ikasketak egiteko lizentziak dirauen bitartean, onuradunek Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko Zuzendaritzan honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

1. Ikasketak egiteko lizentziak, A edo B modalitatekoak, urtebetekoak:

a) 2009ko otsailean, txosten bat ordura arte eginiko lanaren garapenari buruz. Lizentzia A1 modalitateari badagokio, txosten horri matrikula egin den unibertsitateak luzatutako ikasketen ziurtagiri ofiziala erantsiko zaio eta bertan sartuko dira hautatutako ikasgaiak eta horien ikastorduak kreditutan. Lizentzia A.2 edo A.3 modalitatekoa bada, urratsez urratseko lanaren txostenari, tesiaren zuzendariaren edo masterraren/graduatu ondoko ikasketen arduradunaren ikus-onespen agiria eta unibertsitateko dagokion departamentuko zigilua gaineratuko zaizkio.

b) Ikasketak egiteko lizentziaren denbora amaitzen denean, luzatu ezin den hilabeteko epean, egindako lanaren gaineko memoria orokorra, edo egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa, bidezkoa dena. Lizentzia B modalitatea bada, bukaerako memoria, III. eranskinaren araberakoa, eta prestatutako materialak.

2. Ikasketak egiteko lizentziak, A edo B modalitatekoak, lau hileko iraupenekoak:

Ikasketak egiteko lizentziaren denbora amaitzen denean, luzatu ezin den hilabeteko epean, egindako lanaren gaineko memoria orokorra, edo egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa, bidezkoa dena. Lizentzia B modalitatea bada, bukaerako memoria, III. eranskinaren araberakoa, eta prestatutako materialak.

Hamabigarrena.-Egoera administratiboa eta hautatuek bete beharrekoak.

1. Ikasketak egiteko lizentziak dirauen bitartean, onuradunek nork bere ordainsari oinarrizkoak eta kasuan kasuko irakaskuntza kidegoko osagarriak jasoko dituzte.

2. Ikasteko lizentzia bat jasotzen dutenek jardunean edo zerbitzu berezietan dauden funtzionarioei eskatzen zaizkien baterazintasun baldintza berberak izanen dituzte.

3. Deialdi honetan xedatutakoa betetzen ez bada, edo egindako ikasketetan edo lanean "gutxiegi" kalifikazioa lortzen badute, ikasketak egiteko lizentzia galdu eta diziplina erantzukizuna izan dezakete, indarra duen Administrazioko Funtzionarioen Diziplina Araubideari buruzko Erregelamenduaren arabera.

4. B) modalitateko lizentzien kasuan, Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du egindako ikerketaren emaitzen memoriak eta sortutako material guztia erabili eta argitaratzea, bidezkotzat jotzen baldin badu, indarra duen jabetza intelektualari buruzko legeriak dioenari jarraituz.

5. A eta B modalitateetako lizentzien onuradunek zilegi izanen dute egindako lana argitaratzea, Hezkuntza Departamentuak hala baimentzen badu. Argitalpenean, lana prestatzeko jaso duten lizentziaren aipamena egin beharko dute espresuki. Aipamen hori lizentziarekin egin den lana osorik edo zatiren bat argitaratzen den aldiro egin beharko da.

Hamahirugarrena.-Jarraipena eta kontrola.

1. Antolaketa, Kalitate eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak lizentziak dirauen bitartean egiten diren ikasketa eta proiektuak behar bezala begiratu eta kontrolatzeko neurriak hartzen ahalko ditu.

2. Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuak lizentzia denboran egindako lan edo ikasketak baloratuko ditu, urratsez urratseko txostenaren bidez. B modalitatearen kasuan, Hezkuntza Departamentuak proiektuen jarraipena eta ebaluazioa eginen du. Horretarako, Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak teknikariak izendatuko ditu, Irakasleen Prestakuntza Atalak proposaturik.

Hamalaugarrena.-Agirien berreskurapena.

2008ko maiatzean, deialdi honetan parte hartzen duten irakasleek eskabidearekin batera aurkeztu zituzten agiriak eramaten ahalko dituzte Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzutik. Dokumentazioa, zuzenean edota baimenduriko pertsona baten bidez jasotzen ahalko dute. Epe hori amaitutakoan, ulertuko da ez dutela jaso nahi eta horren gaineko eskubide oro galduko dute.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, bere arauekin eta eranskinekin batera, igortzea Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Irakasleen Prestakuntza Atalera, Berdintasunaren Atalera, Kalitatearen Atalera, Teknologia Berrien Atalera, Euskara Atalera eta Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka nahiz deialdiaren arauen eta ondoriozko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Proiektuaren edukiaren eskema, modalitatearen arabera

A.1 modalitatea.-Lizentziatura, ingeniaritza, ingeniaritza teknikoa, arkitektura, arkitektura teknikoa eta diplomatura.

1. Egin nahi duen ikastaroa

2. Eginiko ikastaroen ziurtapen akademikoa.

3. Ikasketak egin nahi dituen ikastetxea: (izena, helbidea, herria, probintzia, herrialdea, telefonoa).

4. Ikastorduak edo kredituak.

5. Egin nahi diren ikasketen plan ofiziala.

A.2 modalitatea.-Doktore-tesia:

1. Tesiaren izena.

2. Zuzendariaren txostena, lana hasteko eguna eta dagoen fasea (hastapena, erdibidea, azken idazketa eta abar) zehaztuz.

3. Eginiko lana.

4. Lizentzialdian egin beharreko lana.

5. Hirugarren zikloko kredituak gainditurik edukitzeagatik, ikertzeko nahikotasuna edo DEA izateagatik eta kasuan kasuko doktoretza Batzordeak doktoretza tesiaren proiektua onesteagatik lorturiko ziurtapen akademiko ofiziala.

A.4 modalitatea.-Masterra edo graduatu ondoko ikasketak, unibertsitateek abalatuak.

1. Egin nahi diren ikasketak.

2. Ikasketak egin nahi dituen ikastetxea:

3. Ikastorduak edo kredituak.

4. Egin beharreko ikasketen plan ofiziala.

5. Eskatzailearen irakaskuntzaren arloa edo espezialitaterako ikasketa horien justifikazioa.

6. Ikasketa horien ondorengo aprobetxamendua, bai pertsonala, bai instituzionala.

B modalitatea.-Hezkuntza berrikuntzarako proiektuak.

1. Identifikazio datuak:

1.1. Proiektuaren izenburua.

1.2. Ikastetxeen datuak.

1.3. Koordinatzailea eta irakasle laguntzaileak (deiturak, izena, IFZ eta espezialitatea).

1.4. Proiektua eta jarduera zein hezkuntza etapatan egin behar den.

1.5. Proiektuaren gaia edo esparrua.

2. Gaiaren aurrekariak eta gaur egungo egoera, bibliografia garrantzitsuena barne.

3. Planteamendua eta justifikazioa.

4. Lortu nahi diren helburuak eta lantzen diren edukiak.

5. Lan plana eta metodologia.

6. Iraupena eta faseak.

II. ERANSKINA

Baremoa

1. Ikasketa akademikoen, doktoretza tesiaren, masterraren, graduatu ondoko ikasketen edo hezkuntzako ikerketen proiektua. Gehienez ere, 10 puntu.

A.1 modalitatea.-Lehen edo bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak.

Honako hauek baloratuko dira:

a) Eginen diren ikasketak nola egokitzen zaizkien eskatzaileak irakaskuntzan daukan lanpostuaren ezaugarri akademikoei. Gehienez ere, 5 puntu.

b) Lehenbiziko lizentziatura baldin bada: 3 puntu.

c) Ikasketak azken mailakoak soilik baldin badira: 2 puntu.

A.2 modalitatea.-Doktore-tesiak:

Honako hauek baloratuko dira:

a) Egindako lanaren azalpen eta zehaztasunak nolakoak diren. Gehienez ere, 2 puntu.

b) Lan horrek irakaslearen lanpostuaren ezaugarriekin duen zerikusia. Gehienez ere, 6 puntu.

c) Zein epetan egin gogo den, tesiaren zuzendariaren txostena eta hirugarren zikloko ikasgaietan lortutako kalifikazioak. Gehienez ere, 2 puntu.

A.3 modalitatea.-Masterra edo graduatu ondoko ikasketak.

Honako hauek baloratuko dira:

a) Lizentzia eskaeraren xede diren ikasketak nola egokitzen zaizkion hautagaiaren lanpostuari. Gehienez ere, 6 puntu.

b) Eginiko ikasketen ondorengo aprobetxamendua, bai hezkuntza administrazioaren aldetik, bai hautagaia arituko deneko ikastetxearen aldetik. Gehienez ere, 4 puntu.

B modalitatea.-Hezkuntza berrikuntzarako proiektuak.

Proiektuak hautatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1. Proiektuaren eta proiektuaren arduradun eta koordinatzailearen lanpostuaren arteko lotura. Gehienez ere, 3 puntu.

2. Proiektuaren erabilgarritasuna eta erabilgarritasuna hezkuntza praktika hobetzeko proposamena eta gelan zuzenean aplikatzeko aukera den aldetik. Gehienez ere, 3 puntu.

3. Ikuspegi berritzailea eta garrantzia, ebazpen honetan proposaturiko gaiei dagokienez. Gehienez ere, 4 puntu.

4. Burutzeko bermea eta proiektua orokortzeko aukera. Gehienez ere, puntu bat.

5. Berritasuna, haren edukiagatik eta haren egokitzapen metodologikoarengatik. gehienez ere, puntu bat.

Laneko esperientzia. Gehienez ere, 12 puntu.

2.1. Irakaskuntzako merezimenduak.

Irakaskuntzako zerbitzuak: irakasle lanetan, funtzionario edo lan-kontratatu finko gisa emandako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat urte osoagatik, bosgarrenetik, hots, eskatu den gutxienekotik aurrera. Gehienez ere, 8 puntu.

2.2. Berariazko merezimenduak. Gehienez ere, 7 puntu.

2.2.1. Irakaskuntzako ikastetxe publikoetan, irakasleendako laguntza zentroetan edo antzeko erakundeetan zuzendari edo alboko zuzendari lanetan karrerako funtzionario edo kontratudun langile finko gisa aritutako urte bakoitzeko: puntu bat, urte oso bakoitzeko.

2.2.2. Zuzendariorde, alboko zuzendariorde, idazkari, alboko idazkari, ikasketaburu edo alboko ikasketaburu lanetan, karrerako funtzionario edo lan-kontratatu finko gisa aritutako urte oso bakoitzeko: 0,75 puntu, urte oso bakoitzeko.

2.2.3. Zikloaren koordinatzaile, mintegiburu, alboko mintegiburu, departamentuburu, alboko departamentuburu edo tutore lanetan, karrerako funtzionario edo lan-kontratatu finko gisa aritutako urte oso bakoitzeko: 0,5 puntu, urte oso bakoitzeko.

2.2.4. Tutore edo Eskola Kontseiluko kide lanetan karrerako funtzionario edo lan-kontratatu finko gisa aritutako urte bakoitzeko: 0,5 puntu urteko.

2.2.5. Hezkuntza administrazioan emandako zerbitzuak, horien barne direla zerbitzuko zuzendari, ataleko buru, unitate teknikoko edo bulegoko buru, irakaskuntza gaietarako aholkulari eta irakasleendako laguntza zentroetako aholkulari gisa emandakoak, karrerako funtzionario edo lan-kontratatu finko izanda: puntu bat, urte oso bakoitzeko.

Agiriak: izendapenaren egiaztagiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, karguetan izan den denbora ere agertzen duena.

Oharra: atal bakoitzari dagozkion puntuazioak ateratzeko, ez dira kontuan hartuko hilabetetik beherako zerbitzualdiak. Hortik gora, hilabete oso bakoitzeko, adierazitako puntuazioaren hamabiren bat emanen da. 2.2.1 eta 2.2.2 ataletako informazioa ofizioz agertazen da zerbitzuak adierazten dituen orrialdean.

Etengabeko prestakuntza jarduerak. Gehienez ere, 10 puntu.

3.1. Eskatzailearen espezialitatearekin zerikusia duten ikastaro, talde egonkor, mintegi eta bestelako jardueretan parte hartzea, baldin eta hezkuntza administrazio batek, unibertsitate batek edo hezkuntza administrazio batekin hitzarmena sinatua duen irabazi-asmorik gabeko erakunde batek antolatua bada: 0,10 puntu 10 prestakuntza orduko. Gehienez ere, 6 puntu.

3.2. Urrutiko prestakuntzako tutore edo mintegien koordinatzaile izateko prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,20 puntu 10 prestakuntza orduko. Gehienez ere: 2 puntu.

3.3. Irakaskuntza hezkuntza administrazioek edo irabazi-asmorik gabeko entitate publiko edo pribatuek eskaturik garaturik eta beren berezitasunarekin loturik dauden prestakuntza jardueretan, entitate horiek irakasleen etengabeko prestakuntzan badihardute eta hezkuntza administrazio batekin hitzarmenak sinaturik badauzkate. Irakaskuntza arloko prestakuntzarako aholkularien edo Irakasleen Laguntzarako Zentroetako irakaskuntza arloko aholkularien kasuan, ez dira kontuan hartuko haiei dagozkien eginkizunen aribidean egindako jarduerak: 0,3 puntu 10 prestakuntza orduko. Gehienez ere, 2 puntu.

Agiriak: egiaztagirien jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak. Homologazioak ziurtagiriekin batera aurkeztuko dira. Azpiatal hauen ondorioetarako, jarduera guztietako orduak batuko dira eta hamar ordutik beheitiko hondarra ez da puntuatuko.

4. Eskatzen diren ikasketa akademikoen gaineko edo aurkeztu den berriztapen proiektuko gaien gaineko argitalpenak edo ikerketak. Argitalpena kolektiboa baldin bada, hainbanako proportzionala ezarriko da. 1 puntu lan bakoitzeko. 5 puntu gehienez ere.

Agiriak: Argitalpen bakoitzaren jatorrizko alea, ISBN edo ISSN nahitaez agertu beharko dutela. Argitaratu gabeko ikerketa lanak direnean, aurkezten den aleak ikerketaren ardura izan duen erakundearen abala beharko du.

5. Merezimendu akademikoak. Gehienez ere, 2 puntu.

5.1. Doktore titulu bakoitzeko, A.2 modalitateko eskatzaileendako izan ezik: puntu bat titulu bakoitzeko.

5.2. Bigarren eta hurrengo diploma eta ondorio guztietarako legez jo diren ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoengatik eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloko ikasketengatik: 0,5 puntu titulu bakoitzeko.

Izangaiari ez zaizkio inoiz baloratuko maila horretako lehenengo titulua edo ikasketak.

5.3. Lizentziaturetako, Ingeniaritzetako edo Arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo, ondorio guztietarako, legez haien baliokide deklaratu diren tituluak: 0,75 puntu titulu bakoitzeko.

Agiriak: tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua edo behar den unibertsitatean eskatu dela frogatzen duen gordekinarena.

III. ERANSKINA

Memoria prestatzeko gidoia

1. Proiektua garatu deneko testuinguruaren orotariko eta berariazko ezaugarriak.

2. Proiektuaren helburuen lorpena:

Hasiera batean proposatuak.

Proiektua bukatzean lortuak.

3. Proiektuan abian zegoela eginiko aldaketak

Helburuak.

Metodologia.

Antolaketan.

Egutegian.

4. Proiektuan zehar erabili den ebaluazio prozesuaren laburpena.

5. Ondorioak:

Proiektuaren lorpenak.

Eragina ikastetxean.

6. Parte hartu duten irakasleen zerrenda, izen-deiturak eta NANa adieraziz. Txosten bat aurkeztuko da, eginiko lanak eta partaidetza-maila adieraziko dituena.

7. Prestaturiko materialak.

IKASKETA LIZENTZIAREN ESKAERA

2008/2009 ikasturtea

Deiturak: .................................................. Izena:

Eskatzen du ikasketa lizentzia bat eman diezaiotela, ondotik adierazten diren modalitatean eta aldirako.

I.-Modalitateak:

A1.-Unibertsitateko lehen edo bigarren zikloko karrera f

A2.-Doktorego tesia f

A3.-Masterra edo graduondoko ikasketak f

B.-Hezkuntza berrikuntzako proiektuak f

II.-Aldiak:

Ikasturte osoa f

1. lauhilekoa f

2. lauhilekoa f

Adieraz ezazu X batez eskatutako modalitatea eta aldia

III.-Mailak:

Maisu-maistrak f

Bigarren Hezkuntzako irakasleak f

LHko irakasle teknikoak f

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak f

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak f

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak f

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak f

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lantegiko maisu-maistrak f

Iraungitzeko dauden kidegoak eta eskalak f

Adieraz ezazu X batez dagokiona

IV.-Lanbide datuak:

Irakasgaia, arloa edo espezialitatea .......................... LEZ

Ikasketa titulazioa

Destinoko ikastetxea .................................... Telefonoa

Ikastetxearen helbidea ........................ Herria ................. PK

V.-Norberaren datuak:

NAN .......................................... Norberaren telefonoa

Posta elektronikoa

Norberaren helbidea

Herria ........................ PK ..................... Probintzia

VI.-Eskatu duzu zerbitzu eginkizunik 2008/09 ikasturterako?

Bai f Ez f

Zer helbururekin?

VII.-Eman dizu bekarik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, zuzenean edo bestelako herrialderen batekin izenpeturiko aldebiko lankitzetza-hitzarmen bat dela-eta?

Bai f Ez f

............(e)n, 2008ko ..................aren .....(e)an

(Sinadura)

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO KALITATEAREN ETA GENERO BERDINTASUNAREN ZERBITZUKO ZUZENDARI JN.

SANTO DOMINGO KALEA, ZK.G. 31001. IRUÑA.

Iragarkiaren kodea: F0800930