17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Irakasleen hautaketa aldi baterako kontrataziorako.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urtarrilaren 25ean emandako 169/2008 Ebazpenaren bitartez, irakasleen lanpostuak aldi baterako betetzeko irakasleak hautatzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aritzeko dira, maisu-maistren kidegoko espezialitate jakin batzuetan eta hizkuntzetan.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urtarrilaren 25ean emandako 170/2008 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuetarako aldi baterako kontratatzeko izangaiak hautatzeko deialdia onetsi zen. Lanpostuak, hainbat espezialitate eta hizkuntzetakoak dira, kidego hauetakoak: Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua eta Hizkuntza Eskola Ofiziala.

Eskabideak aurkezteko epea 2008ko otsailaren 5etik martxoaren 4ra bitartekoa izanen da, biak barne.

Bi deialdien oinarriak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta www.pnte.cfnavarra.es Internet helbidean kontsultatzen ahal dira.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 25ean.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F0801399