17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

209/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 26ko 3826/2007 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdia 2007ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatutako kideak, epaimahaiko izanen direnak, izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Fernando Larumbe Peru mahakide titularra, eta Ion Iriarte Ibarra ordezko mahakidea.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARDAIZ ASTRAIN, JUAN

AUZMENDI ALUSTIZA, IÑAKI XABIER

BAZTARRICA NAVARRO, EMILIO *

GOIBURU IMAZ, MARIA JESUS

IRIARTE SOTES, FABIOLA

LAJOS GASCUE, MARIA CRUZ

MARTINEZ IRIBARREN, MARIA ANGELES

MENA GARCIA, TOMAS

MURILLO ZABALZA, MARIA ARANZAZU

NARBAIZA AMILLATEGI, IDOIA

SANZ DE GALDEANO BOMBA, MARIA ISABEL

SERRANO HERRERA, ANA

TELLECHEA LAVIN, EVA

VIDAN ASTIZ, ARACELI

ZABALZA GARCIA, ANA MARIA

Baztertuak: Inor ez.

(*) Egokitzapena eskatu dute.

Iragarkiaren kodea: F0801318