17. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Bidankozeko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abuztuaren 31ko 1137/2007 Errege Dekretuaren bidez hainbat udalerritan hauteskunde partzialak egiteko deia egin zen, besteak beste Bidankozen. Herri horretan hautagai-zerrenda bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Legearen 181.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Lege Organiko horren 182. artikuluko hirugarren lerroaldean ezarritakoari dagokionez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak udal horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Victoria Martina Artuch Sanz, Mikel Bezunartea Pasquel, María Idoya Hualde Sánchez, David Lalana Salvoch eta Alberto Mainz Urzainqui jaun-andreak Bidankozeko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki honen berri ematea Bidankozeko Udalari.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0801459